1 Abeltzaintza estentsiboa funtsezkoa da zenbait habitat mantendu eta kontserbatu ahal izateko, esate baterako, mendiko larreak edo txilardiak.
2 Landaingurunea eta jarduera tradizionalak abandonatzen direnean mendiko ekosistema baliotsu horien biziraupena arriskuan jartzen da.
3 Jarduera tradizionalek, hala nola abeltzaintza estentsiboak, habitat horiek mantentzen laguntzen dute, eta horregatik da garrantzitsua gizarteak horien balioa aitortzea.
4 Habitat horien eta abeltzaintzaren elkarbizitzari esker sortutako paisaia kultural horiek beste jarduera osagarri batzuk sortzeko ahalmena dute, hala nola ekoturismoa. Horri esker, herritarren zahartzeari eta abandonatzeari lotutako erronka demografikoa pairatzen duten landaeremuetan jarduerak dibertsifikatzen eta dirusarrerak areagotzen lagunduko du.
Euskadiko Nekazaritza Aholkularitzako zentroak RURALtXA!-ko naturguneetako azterketa sozioekonomikoak egiten laguntzen dute 23.10.2023