RURALtXA! Galizia eta Euskadiko bederatzi eremu pilotuetan egiten da, Europar Batasunaren intereseko mendiko habitat erdinaturalak dauden tokietan, hala nola txilardi heze atlantiko, zohikaztegi, txilardi lehor eta kaltzikola, belardi menditar, larre mesofilo eta larre harritarretan.
Horiek guztiak Natura 2000 Sareko eremuak dira, hura zabaltzeko proposatutako eremuak, edo sarearen konektibitaterako intereseko eremuak. Horrez gain, Landareen Kontserbaziorako 2014-2020 Espainiako Estrategiak eremu horiek garrantzitsutzat jotzen ditu landareen dibertsitaterako.
RURALtXA! Galizian eta Euskadin ari da lanean espazionaturaletan jarduten duten ekoizle, jabe eta kudeatzaileekin 5.000 biztanletik beherako 34 udalerritan. Gehienak Natura 2000 Sarearen barne daude, eta batzuk babestuta dauden naturaparkeak edo biosferaerreserbak dira.
Emaitzak eta esperientziak Espainiako iparraldeko eremu menditsuetan dauden eta antzeko arazoak dituzten eremuetara esportatu daitezke.
Galizia
Itsasotik gertu dagoen mendigune handia, Coruña eta Lugoko probintzien artean. Mila metroko altuera du, eta beti dago heze lainoaren eta euriaren ondorioz. Klima heze eta hotza dela eta, zohikaztegiz estalita dago azalera gehiena; zohikaztegi altuak eta txilardi hezeak, bai eta baso hostoerorkor misto atlantikoak ere. Behiazienda eta zaldi basatien aprobetxamendu tradizionala dira Xistraleko jarduera tradizional nagusiak.
Aurreko espazioaren antzera, Lugoko probintziaren iparraldean dago, Kantauri itsasoaren ondoan, eta antzeko kokapenean dagoenez, antzeko ezaugarriak ditu. Hala ere, ez da horren zabala ezta altua.
Iparraldeko mendilerroa Coruña eta Lugoko probintzien artean dago. Oraindik ez dago Natura Sarean. Hala ere, babestu beharko liratekeen lehentasunezko habitatak aurki ditzakegu bertan.
Pontevedrako probintziaren hegoaldean dago, Atlantikoaren ondoan eta Miñoren bokaletik eta Portugaleko mugatik gertu. Mendilerroa granitozko muinozko gunez beteta dago, sasiz eta basoplantazioz estalia. Horrez gain, baditu zohikaztegigune txiki eta oso interesgarriak ere. Zaldi basatien aprobetxamendu tradizionala mantentzen da; mila animalia baino gehiago daude, eta urtean bitan A Valga, Torroña eta Mougáseko “curroetan” biltzen dituzte.
Euskadi
Bizkaia eta Abara arteko KBEa da. Goiko aldean larreak daude; beheko aldean, iparraldean, txilardi zabalak daude, eta hegoaldea, zuhaitz autoktonoak. Horregatik, erabileraeredu ezberdinak eta zenbait abeltzaintzamota dago eremu bakoitzean.
KBE honetan Euskadiko gailurrik altuenak daude, eta horien kareirtenguneetan larratzeeremu zabalak daude. Altuerak behera egiten duen heinean, larre hauek basohegal bihurtzen dira. Larretradizio eta erabilera gehien duen Euskadiko eremuetako bat da; bertan, artaldekopuru handia dago, eta udako eta udazkeneko hilabeteetan bazkatzen dute.
KBE honen goiko partean ordoki zabala dago, eta mendiko larrez estalita dago neurri handi batean. Milaka urtetan zehar abeltzaintzarako erabili izan da.
Oso KBE zabala da, paisaia eta kontraste asko dituena. Eremu batzuetan oso abeltzaintza gutxi dagoenez, azken urteotan basoaurreko eremu bat sortu da lehen larratzeko erabiltzen zen eremuetan, eta ondorioz, suteak sortzeko arriskua dago.
Kareharrizko mendiformazioa da; mendilerroko goiordokiak eta mendihegalak behien, ardien eta zaldien larratze estentsiborako erabiltzen da, salbu eta neguko baldintzen ondorioz ezin denean.