Antzinako altzifre-landaketetan larre-habitata lehengoratzea

10.05.2024

Orozkoko mendietan, Gorbeia KBEaren Bizkaiko aldean, larre-eskaria aldatzen ari da, erabiltzen dituzten abeltzaintza-espezieak aldatzen diren neurrian. Han, Euskadiko beste mendilerro batzuetan bezala, ardiak jaitsi egiten dira eta, aldi berean, azienda nagusiak ere gora egiten du, kasu askotan espezie autoktonoetakoak, hala nola terreña behiak eta pottokak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Orozkoko Udalarekin batera, antzinako altzifre-landaketak larreetan lehengoratzea erabaki du, eskari horri neurri batean erantzuteko. RURALtXA! proiektua larre-habitata lehengoratzeko funtsak inbertitzen ari da: motzondoak kendu eta altzifrea birsortutako sastrakak kentzen, ateratzeko bideak urratzen eta, azkenik, mendi-belardiaren berezko belar-espezie autoktonoekin berrereiten. Bazkalekua birsortu ondoren, ganadua bazkatzea bera arduratuko da hura mantentzeaz.