21.11.2025
ADR Mairulegorretaren deialdia aprobetxatuz, RURALtXA!!-ren emaitza batzuk aurkeztu ditugu Gorbeia inguruetako 16 ekoizleren aurrean.
Murgiako Eztiaren Museoko espazio zoragarrian, ADR-ren eta Eskualdeko Landa Garapenerako Planaren helburuen aurkezpenak guztiz bat egin zuten RURALtXA!-ren gaiekin, natura-ingurunearen kontserbazioarekin eta tokiko nekazaritzako elikagaien sektoreko ekoizleen bultzadarekin lotuta.
Eremu horretan, RURALtXA! hainbat jarduera egin ditu, hala nola, txilardi eta otadiaren 30 hektarea (4030 habitata) lehengoratzea, ahuntz-azienden hesi birtualeko lepokoak testatzea, Ondategiko azokan parte hartzea, Gorbeia Zure Etxean turismo-eragileen eta ekoizleen topaketa, etab.