14.08.2024
Araiak Artzain Egunaren edizio berri bat ospatuko du bihar, abuztuaren 15ean. Besteak beste, Idiazabal Jatorri Deiturako gazta lehiaketa, artzain txakurren lehiaketa, bertako produktuen postuak eta dastaketak izango dira. Idiazabal gazta sustatzea eta gazta egiten duten bertako artzainen lana aintzat hartzea da jardunaldiaren helburua.
Goizeko hamarretatik aurrera, RURALtXA! erakustokia azokan egongo da, proiektuaren merchandisinga banatuz, Aizkorriko Parke Naturalean habitatak lehengoratzeko egiten ari diren jardueren berri emanez eta gune horretan egiten diren Mendiko Gaztak sustatuz.