Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa RURALtXA!rekin elkarlanean

05.03.2024

HAZIk Jordi Bartolome Filellaren taldea kontratatu du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Animalia eta Elikagai Zientzietako sailekoa, Gorbeiako txilardi azidofiloetako ahuntzen artzaintzarekin egiten den errestaurazioaren jarraipena egiteko.

Landare eta belarjaleen arteko elkarrekintzetan aditua den talde horren ardura izango da artzaintzak habitat horretan duen eragina, zenbat biomasa eta ahuntz-aziendak zenbat sastraka espezie hartzen dituen ebaluatzea. Landa-laginketa Zigotia herri-mendiko lursail batean egingo da, Oketan (Gorbeia).