Belar-sastrakak garbitzea, Gorbeian ardien artzaintza errazteko

26.11.2024

Egun hauetan belar-sastrakak kentzen ari dira, Gorbeiaren gailurretik gertu dauden txilardien funtzionaltasuna lehengoratzeko, Arabako eremuan (15 hektarea inguruko 2 lursailetan). Inguru hau joera handikoa da mendi honetan mantentzen diren ardi talde urrientzat.

Belar-sastrakak kentzearen ondorioz, txilardia gaztetu egiten da, eta aldi berean, mosaikoen eta belar-komunitateen alde egiten da. Artzainek horiek erabiltzeko duten konpromisoak lehengoratutako habitatak egoera onean mantentzen lagunduko du.