RURALTxA! Durangoko Berdeago azokan

03.04.2024

Joan den martxoaren 24an HAZIk RURALtXA! proiektua aurkeztu zuen Durangoko Berdeago Azokan, Sare Berdeak sareak antolatutako “Zirkulo Berdea” gunearen barruan.

Topaketa horren helburua zen sareko kideak esparru horretan gauzatzen ari diren proiektuak partekatzea, sinergiak eraikitzea eta lankidetza-aukera berriak antzematea, sarea indartzeko eta ekintzen inpaktua biderkatzeko.

HAZIk Ruraltxa proiektua aurkeztu die sareko kideei eta Zirkulo Berdea gunera hurbildu ziren herritarrei, proiektuaren berri emateko eta mendiko larreetan abeltzaintza-jarduerak mantentzearen onurak zabaltzeko.

Sare Berdeak Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen den eragile anitzeko proiektua da, ekintzara igaro nahi duten erakunde, enpresa eta herritarren arteko sareak ehuntzea eta bere ingurunea jasangarritasuneranzko aldaketetan inplikatzea bilatzen duena.