Ekoturismoarekin sinergiak Gune Babestuetan

04.10.2024

Ruraltxa proiektua Arabako Foru Aldundiak aurkeztu zuen irailaren 26an Gasteizen egin zen “Natura 2000 Sareko natura-turismoaren jasangarritasuna aitortzeko sistemaren” jardunaldian.

Gorbeia, Izki eta Valderejoko parke naturaletan ostatu-zerbitzuak eta ekoturismo-jarduerak eskaintzen dituzten enpresei eta inguru horietako Landa Garapenerako Kuadrilla eta Elkarteei  zuzenduta egon zen jardunaldia.

RURALtXA!-k eragile horiek sartu nahi ditu proiektuko lan-taldeetan, natura-turismoak, bere eskaintzan eta jardueretan, natura 2000ko larre-habitaten kontserbazioaren eta abeltzaintza estentsibo iraunkorra mantentzeko beharraren diskurtsoa barne har dezan. Baita ekoizleekin eta abeltzainekin zuzenean lan egiteko aukera ere, esperientzia turistikoen eskaintzaren barruan.