RURALtXA!, Europako Mendiko Konbentzioan

19.10.2024

RURALtXA! Europako Mendiko Konbentzioan (Urriak 15-18, Puigcerdá-Katalunia).

Euromontanak, Kataluniako Generalitateak eta CREAFek antolatutako “Mendiko ekonomien etorkizuna diseinatu” izenburuarekin, mendian lan egiten duten sektoreen ekonomia jasangarriagoa, erresilienteagoa eta oparoagoa nola egin aztertuzen biltzarrean. Erronkak ekonomikoak dira, baina baita sozialak eta ingurumenekoak ere, eta askotan larriagotu egiten dira eremu horien ezaugarri diren muga geografikoengatik. .

Nazioarteko Konbentzio honek abeltzaintza-sektorearekin eta Ruraltxarekin zuzenean lotutako gaiak jorratu zituen: Nolakoak izango dira etorkizuneko mendi-ekonomiak? Nola eman balioa produktuei eta nola sartu berriro bigarren sektorea mendi-eremuetan? Nola handitu mendiko ekonomien erresilientzia dibertsifikazioaren bidez?

HAZIk kongresu honetan jaso zituen RURALtXA! -ren helburuak, poster formatuko proiektuaren informazioaren bidez.