70 pertsona, hesi birtualari buruzko ikastaroan

08.07.2025

70 lagunek jarraitu dute gaur goizean HAZIk, RURALtXA! proiektuaren barruan, herri mendietako hesi birtualei buruz eman duen ikastaroa.

Abeltzaintzako profesionalek eta sektorearekin lotutako teknikariek online jarraitu dute prestakuntza ekintza hori, eta lepoko birtualen erabileran adituak diren pertsonek mendiko larreetan tresna horren erabileraren berezitasunak azaldu dituzte. Era berean, abere-arraza desberdinekin eta hainbat komunitatetan horiek erabiltzeko esperientziak aurkeztu dira.

Azaldutako esperientzietan, teknologia horren erabiltzaile guztiak bat etorri dira hesi birtualak artzaintzaren kontrola eta jardueraren kudeaketa hobetzen dituela adieraztean. Horrek esan nahi du bizi kalitate hobea dagoela eta denbora hobeto aprobetxatzen dela jarduera berriak hasteko edo dagoeneko egiten dituztenak osatzeko.