Jarduera praktikoa zaintza-txakurrekin

03.11.2025

Egun bat lehenago Amurrion egindako “Zaintza-txakurren aukeraketa eta trebakuntza” ikastaroaren osagarri gisa, arratsaldean Beealia SC-ko Joan Alibes adituaren presentzia aprobetxatu zen ganadua mastinekin babesteari buruzko jarduera praktiko bat egiteko.

Gorobel mendilerroan kokatutako bi artaldetan otsoaren aurrean dagoen kalteberatasuna in situ aztertu zen, eta ganaduaren segurtasuna hobetzeko balizko prebentzio eta maneiu neurriak eta abeltzaintza eta fauna basatia babesteko eta elkarrekin bizitzeko estrategia eraginkorrak eztabaidatu ziren.