13.08.2025
Abuztuan jarraipena egiten ari gara, Euskadin orain arte habitatak lehengoratzeko egindako jardueren emaitzak baloratzeko. Egiaztapen horiek drone-hegaldien bidez egiten dira, sastraken bolumenean eta banaketan gertatzen diren aldaketak detektatzeko, baita landa-neurketen bidez ere.
Zehazki, Altzania eta Aralarren agindutako erreketen bidez lehengoratutako eremuen jarraipenean Vicente Ferrer botanikari adituak laguntzen digu. Balorazio honetan ikasitako guztia baliagarria izango zaigu beste leku batzuetan praktika berriak sustatzeko.