Mendiko Gazta gaztandegientzako ikastaroa

30.10.2024

RURALtXA! Idiazabalgo Pilarrenea Zentroan Artzai Gaztak “Norberaren ustiategiko gaztagintzari vs mendiko gaztagintzari aplikatutako autokontrola” izeneko ikastaroa sustatu du, artisau gazta egiten duten pertsonei eta, bereziki, Mendiko gazta egiten dutenei zuzendua.

Horren helburua da mendiko gaztandegiak autokontrolatzea Osasun Publikotik eskatzen diren higiene-baldintza maximoak aplikatzeko, elaboraziotik salmentara arteko prozesu osoan, baita prozesu teknologikoan ere.