17.10.2024
2024ko ekaina eta uztaila bitartean Artzai Gaztaren laguntza teknikoko langileek “Mendiko Gazta” gaztandegira bisitak egin dituzte RURALtXA!ri esker. Mendiko Gazta Idiazabal JDBko gaztagintzan horien egoera baloratzeko helburua zen ekoizleen beharrizan indibidualak planteatzea eta gaztandegiak egokitzea egindako produktuaren kalitatea hobetzeko.
Gaur egun 11 gaztandegik egiten dute gazta osasun-baimen osoarekin, bederatzik Aralarren eta bik Aizkorri-Aratzen. Ekoizle bakoitzaren berezitasunen artean, Mendiko Gazta mendiko bordetan bertan egiten da maiatza eta uztaila bitartean, 400 eta 1100kg. gazta bitartean ekoizten dira.
RURALtXA! proiekturako, mendiko gazta honek euskal paisaiaren, mendiko larreen biodibertsitatearen, artzaintza tradizionalaren, euskal hizkuntza eta kulturaren… balio guztiak biltzen ditu, eta, beraz, hori egiten duten ekoizleen lana erraztea lehentasunezko helburua da proiektuaren barruan.
Orain da Mendiko Gazta probatzeko unea!
Mendiko Gaztaren ekoizleen zerrenda