Okela zuzenean saltzeko baldintzei buruzko ikastaroa

24.09.2025

 Joan den irailaren 12an, RURALtXA! proiektuaren esparruan, prestakuntza-jardunaldi bat egin zen Arkautin (Araba), “Mendiko abeltzaintza estentsibotik eratorritako okela zuzenean saltzeko baldintzak” izenburupean.

Bilkura presentziala izan zen, eta ia 40 pertsona bildu ziren, okelaren zuzeneko salmentari eragiten dioten lege-, osasun- eta merkataritza-alderdiak zuzenean ezagutzeko interesa zutenak, arreta berezia jarriz mendi-eremuetako abeltzaintza estentsiboaren berezitasunei.

Ikastaro hau RURALtXA!-ren ekintzen barruan kokatzen da, abeltzaintzako ustiategiei merkaturatze-kanalak dibertsifikatzen laguntzeko, Euskadiko landa-eremuen bideragarritasun ekonomikoa eta soziala indartuz.

Bertaratzerik izan ez zutenentzat, ikastaroaren aurkezpenak hemen daude eskuragarri:

RURALtXA! proiektua TESTUINGURUAN KOKATZEA: Amelia Ortubay, HAZI

Hitzaldia Bideoa

HURBILEKO SALMENTA: Arantza Madariaga, ELIKA

Bideoa

LEHEN MAILAKO PRODUKZIOKO BALDINTZAK:

Ustiategietako higienea eta ongizatea. Animaliak identifikatzea eta lekualdatzeko gidak.Oihana Ostolaza, Abeltzaintza Zerbitzua, Arabako Foru Aldundia.

Hitzaldia Bideoa

ANIMALIAK HILTZEAN, ZATIKATZEAN, BILTEGIAN, BANAKETAN ETA SALMENTAN BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

– Higienea, etiketatzea, eta trazabilitatea. Beharrezko instalazioak eta erregistroak. Rebeca Seco, Elikagaien Osasuneko Unitatea, Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza.

Hitzaldia Bideoa

Zigor Gorostiaga Pirinioetako behi-aziendaren eta terreñoaren abeltzaintzaren ESPERIENTZIA Orozkon. 

Bideoa