02.06.2025
Joan den maiatzaren 31n Orozkoko nekazaritza azokan izan ginen. Tokiko produktuen, abeltzaintzaren eta bertako arrazen balioa nabarmendu zen, merkatu bizi baten eta bi txapelketa oso bereziren bidez: Azpigorri ahuntzarena eta Euskal Herriko mendiko zaldiena. RURALtXA! -k bere standa aurkeztu zuen proiektuari buruzko informazioa emateko.
Gorbeialdek eta Bizkaiko Mendiko Zaldi Hazleen Elkarteak (BIZEL) antolatutako azoka aprobetxatuz, proiektuak zaldi haragia dastatzeko aukera eman zuen. Espezie hori gero eta ugariagoa da euskal mendietan, eta gure gastronomian oso ohikoa ez den haragia sortzen du. Hala ere, haragi gihartsua da, proteinetan, burdinan, B bitaminetan eta mineraletan aberatsa, digeritzeko erraza eta oso zapore atseginekoa… Indioilarrak edo oilaskoak baino gantz gutxiago du.