Pribatutasun-politika

Webgune honen bidez jasotzen dugun informazio pertsonala nola biltzen, erabiltzen eta babesten dugun deskribatzen du pribatutasun-politika honek. Webgune hau erabiltzean, politika honetan deskribatutako praktikak onartzen dituzu.

INFORMAZIOA BILTZEA

Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik eskatzen erabiltzaileak jakinaren gainean egon gabe, eta datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagatzen. Zure borondatez ematen diguzun informazioa biltzen dugu, esaterako, zure izena, helbide elektronikoa eta gure webgunean nabigatzean gurekin partekatzea erabakitzen duzun beste edozein datu. Gainera, webgunean nabigatzen duzunean, automatikokiko bildu dezakegu informazioa, hala nola zure IP helbidea, nabigatzaile mota, gutxi gorabeherako kokapen geografikoa eta webgunearen erabilera-datuak.

Zerbitzurik onena emateko eta erabilera errazteko helburuz, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua, bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna aztertzen dira. Helburu horrekin, Universidade da Coruña (UDC) unibertsitateak, RURALtXA! proiektuaren koordinatzailea denez, Interneteko Zerbitzu Hornitzaileak prestatutako informazio estatistikoa erabiltzen du.

UDCk ez du cookierik erabiltzen erabiltzaileen informazioa biltzeko. Saioko cookieak bakarrik erabiltzen ditu, helburu teknikoarekin (webgunean nabigatzea eta bertan dauden aukerak eta zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen diete cookie horiek erabiltzaileari).

INFORMAZIOAREN ERABILERA

Eskatzen dituzun produktuak, zerbitzuak edo informazioa emateko erabiltzen da bildutako informazio pertsonala, eta gure webgunean duzun esperientzia hobetzeko eta pertsonalizatzeko. Era berean, sustapen-komunikazioak edo informazio-buletinak bidaltzeko erabil dezakegu informazio hori, baina komunikazio horietatik baja emateko aukera emango dizugu beti.

INFRMAZIOAREN DIBULGAZIOA

Zure baimenik izan ezean, zure informazio pertsonala ez diegu hirugarrenei saltzen, partekatzen edo beste moduren batera bidaltzen, honako kasuetan izan ezik:

Zerbitzuen hornitzaileak: Eskatzen dituzun zerbitzuak (adibidez, ordainketak egitea edo gure izenean mezu elektronikoak bidaltzea) emateko gure izenean lan egiten duten konfiantzazko zerbitzu-hornitzaileekin parteka dezakegu zure informazioa

Legea betetzea: Zure informazioa zabal dezakegu, fede onez uste badugu informazio hori zabaltzea beharrezkoa dela legezko betebehar bat betetzeko, zure bizi-interesak babesteko edo legez kanpoko edozein jarduera ikertzeko.

INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA

Segurtasun-neurri teknikoak, administratiboak eta fisikoak ezartzen ditugu biltzen dugun informazio pertsonala babesteko. Hala ere, kontuan hartu behar duzu segurtasun-neurri bakar bat ere ez dela hutsik gabea, eta ezin dugula zure informazioaren erabateko segurtasuna bermatu.

BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO ESTEKAK

Gure webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake. Gu ez gara webgune horietako pribatutasun-praktiken edo edukien erantzuleak. Zure informazio pertsonala eman aurretik, webgune horietako pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dizugu.

ADIN TXIKIKOAK

Webgune hau ez dago adin txikikoei zuzenduta. Ez dugu 18 urtetik beherako pertsonen informazio pertsonalik biltzen, jakinaren gainean, haien gurasoen edo legezko tutoreen baimen egiaztagarririk gabe. Aita, ama edo tutorea bazara, eta zure semeak edo alabak informazio pertsonala eman digula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta beharrezko neurriak hartuko ditugu informazio hori gure erregistroetatik ezabatzeko.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETAK

Pribatutasun-politika hau edozein unetan eta aurrez abisatu gabe eguneratzeko edo aldatzeko eskubidea dugu. Orrialde hau aldian behin berrikustea gomendatzen dizugu, edozein aldaketaren berri jakiteko. Aldaketak argitaratu ondoren gure webgunea modu jarraituan erabiliz gero, aldaketa horiek onartzen dituzula ulertuko da.

HARREMANETARAKO

Pribatutasun-politika honi buruzko edo zure pribatutasun-eskubideei buruzko galderaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan webgune honetan agertzen diren harremanetarako datuen bidez.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Jarraian, UDCren datuak babesteko politikaren berri emango dizugu, RURALtTXA! proiektuaren testuinguruan.

Tratamenduaren arduraduna

Interesdunari zuzenean eska dakizkiokeen datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira, eta UDCren tratamendu-jardueraren barruan txertatuko dira (UDC – Idazkaritza Nagusia, Maestranza kalea, 9, 15001, A Coruña; telefonoa 981167000; helbide elektronikoa rpd@udc.gal).

Helburua

UDCk datu pertsonalak tratatzearen helburua haren betebeharrak eta erantzukizunak betetzea da, Unibertsitateko ikertzaileek ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak egin ahal izateko; eta, zehazki, RURALtXA! proiektua garatzeak dakartzan betebeharrak eta erantzukizunak betetzea da helburua. Aipatutako helburuarekin datu hauekin harremana duten pertsona guztiek bete behar dute DBLOren 5. artikuluan ezarritako konfidentzialtasun-betebeharra. Aipatutako helburua betetzeko ezinbestekoa den denbora-tartean zehar tratatuko dira datu hauek, baina handik aurrera ere kontserba daitezke, legezko erantzukizun posibleei erantzuteko beharrezkoa bada.

Datuen kategoria

RURALtXA! proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak, gaiaren eta proiektuaren berezko jardueren arabera.

Legitimazioa

Goi mailako hezkuntzako zerbitzu publikoa ematea da UDCk egiten duen tratamenduaren funtsezko legitimazio-oinarria. Era berean, interesdunek emandako baimena ere izan daiteke tratamenduaren oinarria, baimena eman duten kasuetan. Beste tratamendu batzuetan, honakoak izan daitezke legitimazio-oinarriak: kontratuak gauzatzeko beharra, legezko aurreikuspen jakin batzuk betetzea edota interes publikorako edo botere publikoen jardunean egindako beste zeregin bat betetzea. Baldintza horiek guztiak bat datoz Europako Erregelamenduaren 6.1. artikuluarekin: DBEOren 6.1.e) art.: interes publikoko zeregin bat betetzea (Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 LO eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea) eta/edo pertsona interesdunen baimena (DBEOren 6.1.a) art.).

Datuak gordetzea

Eskaeraren helburua betetzeko beharrezkoa den denboran zehar gordeko dira emandako datu pertsonalak. Datuak anonimo bihurtuko dira aurreikusitako helbururako beharrezkoak izateari uzten diotenean (dena den, sektoreko araudi espezifikoak eskatzen duen denboran zehar gordeko dira, behar bezala blokeatuta, legezko erantzukizunetarako eskatzen badituzte ere), edo ikerketa zientifikoko helburuetarako gorde ahal izango dira, DBEOn (bereziki, 89. artikuluan) aurreikusitako bermeen arabera.

Datuak komunikatzea

Orokorrean, ez zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei komunikatuko, legezko betebeharra izan ezean. Datuak RURALtXA proiektuko bazkideen artean komunikatuko dira, proiektua garatzeko, eta Biodiversidad Fundazioari ere komunikatuko zaizkio, proiektua justifikatzeko. Edozein kasutan ere, DBEOn aurreikusitako legitimazio-oinarriren batean oinarritu behar du komunikazioak.

Alderdi interesdunen eskubideak

UDCk haren datuei ematen dien tratamenduaren gaineko baieztapena jasotzeko eskubidea du pertsona orok.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak eta datuen tratamendua mugatzeko eta hari uko egiteko eskubideak balia ditzake pertsona orok, eta haren datuen tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritzen diren erabakien xedea ez izateko eskubidea ere bai, hala dagokionean, UDCren aurrean (Idazkaritza Nagusia, Maestranza kalea, 9, 15001, A Coruña; telefonoa 981167000; helbide elektronikoa rpd@udc.gal).