Proiektuaren emaitzak biltzen dituen bideoa

22.12.2025

Dagoeneko eskuragarri dago RURALtXA! proiektuaren emaitza nagusiak biltzen dituen bideoa. Zuzeneko testigantzen eta landa-irudien bidez, ikus-entzunezkoak proiektuan zehar garatutako jarduerak laburbiltzen ditu, lurralde parte-hartzaileetan egindako ekintzen adibide zehatzak erakutsiz. Bertan, Galiziako eta Euskadiko bazkideek parte hartzen dute, eta landutako erronkak, egindako lanak eta lortutako emaitzak azaltzen dituzte, abeltzaintza estentsiboak lurraldearen kudeaketa iraunkorrerako funtsezko tresna gisa duen zereginari balioa emanez.

Bideo hau RURALtXA! ren esparruan garatutako lankidetza lanaren sintesi bisual bat da, eta dibulgazio tresna bat, proiektua eta bere emaitzak abeltzaintza sektoreari zein herritarrei oro har hurbiltzeko.

Bideoa ikusi