23.10.2023
Proiektua ezagutarazteko, eta mendiko larreetan abeltzaintza-erabilera tradizionalaren kanpo-eragin positiboak herritarren artean zabaltzeko, standa prestatu da. Bertan, liburuxkak eta merchandisinga banatuko dira, bideoa bistaratuko da eta RURALtXAren helburuen berri emango zaie bertara hurbiltzen diren pertsonei.
Stand hori urriaren 3an izan da “Aguraingo DCXXVIII ganadu azokan” eta urriaren 8an Idiazabalgo “Baserritarren eguna eta Euskal Herriko artzain gazta txapelketan”. Ekitaldi bakoitzean postuan bertan 200 pertsona inguru informatu zirela uste da.