04.05.2025
Imajinatzen duzu egunen batean egunak argitzen duela Euskadin eta gure mendietako abeltzaintza guuuuuztia desagertu egin dela? Ideia horrekin, eta RURALtXA! proiektuaren barruan, sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi da herritarrak mendiko abeltzaintza estentsiboak ematen dituen balioez kontzientziatzeko, ez bakarrik sortzen dituen elikagaiengatik, baizik eta baita gure paisaiak sortzen eta biodibertsitatea mantentzen laguntzeagatik ere.
Kanpainaren ardatza bideo bat da, herritarrak gure mendietako abeltzaintzarik gabeko mundu batera eramaten dituena, eta egoera hori gertatuko balitz galduko genukeenera eramaten dituena. Gainera, adierazi du nola pertsona guztiek beren aletxoa eman dezaketen mundu horrekin topo egin ez dezagun.
Sartu kanpainaren bideoan eta ezagutu RURALtXA!-tik egiten diren beste ekintza batzuk.