05.06.2025
Datorren igandean, ekainak 8, Aralarko Parke Naturalaren Egunaren bigarren edizioa ospatuko da Abaltzisketan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak antolatuta, ekitaldiak RURALtXA! -ren babesa du, naturagune hori baita proiektuaren jarduera eremuetako bat.
Ospakizuna Errekonta inguruan egingo da (Ausako gaztelutik gertu), artalde bat elikatzen duten larreak dituen toki irisgarri batean. RURALtXA! -k artzain baten erakusketarekin parte hartuko du. Artzain horrek bere lanbideak parke naturalaren mantentzean duen funtsezko zeregina azalduko du, baita hura nola zaintzen duen eta horri etekina nola ateratzen dion ere. Horrez gain, Mendiko Gazta dastatzeko aukera izango da, gure mendietako goialdeetan udetan bazkatzen den ardi latxaren esnearekin egina.
Ikusi Kartela