31.05.2023
Santiago de Compostelako Unibertsitateak (USC) RURALtXA! proiektua aurkezteko aukera izan zuen joan den maiatzaren 29an eta 30ean, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioak (Lurraldea Zaintzeko Plataformaren koordinatzaileak) eta Granadako Unibertsitateak (UGR) antolatutako “La custodia del territorio en las universidades españolas, una herramienta de innovación” jardunaldietan.
Ekitaldia Madrilen izan zen, eta zazpi autonomia-erkidegotako hainbat unibertsitate-erakundetako 15 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte. Hainbat kontserbazio-ekimen aurkeztu zituzten; horietan, lurraldea zaintzeak funtsezko zeregina du edo izan lezake.
Jardunaldian, agerian utzi zen lurraldea zaintzeak kontserbazio-tresna gisa duen garrantzia eta unibertsitateek hura aplikatzean izan dezaketen potentzial handia, bai zaintza-erakunde gisa, bai akordioak prestatzen edo errazten dituen erakunde gisa. Gainera, datozen urteetan potentzial hori guztia garatu ahal izateko lan-ildo estrategikoak zehaztu ziren. Horri esker, unibertsitateek lurraldean eragiten duten inpaktu positiboa areagotu ahal izango dute ingurumenean, gizartean, kulturan eta ekonomian.
RURALtXA! Coruñako Unibertsitateak koordinatzen du, eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak eta HAZI Fundazioak parte hartzen dute bazkide gisa. Proiektuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodiversidad Fundazioaren laguntza du, Europar Batasunak NextGenerationEUren baitan finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) esparruan.