17.09.2024
RURALtXA! joan den astean egon zen LCA Food 2024an, Bartzelonan elikagaien jasangarritasunari buruz egindako kongresu zientifikoan. Kasu honetan, Alberto Fraile (proiektuaren teknikaria) Santiagoko Unibertsitatea egiten ari den ikerketetan egindako aurrerapenak aurkezten aritu zen, zerbitzu ekosistemikoen metrikak elikagaien ebaluazio kuantitatiboetan sartzeko.
Ikerketa honen bidez, abeltzaintza-sistema estentsiboei balioa eman nahi zaie, ekosistemetan duten zeregina funtsezkoa baita haiek kontserbatzeko. Aurrerapen horiei esker, ekoizpen-eredu horien onurak produktuen ingurumen-ebaluazioetan eta etorkizuneko marketan integratu ahal izango dira.
Lau egun hauetan, oso interesgarriak diren beste proiektu batzuetan lanean ari diren adituekin esperientziak partekatu ditugu, gure azterketan ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko aukera emango diguten metodologiekin.