RURALtXA! proiektua aurkeztu da Euromontanako Zuzendaritza Batzordearen bileran Euskadin

20.06.2023

Euskadin izan zen, joan den ekainaren 20an eta 21ean, Euromontanako Zuzendaritza Batzordearen azken bilera.  Euromontana mendi-lurraldeetako lankidetza eta garapenerako sektore anitzeko elkarte europarra da, eta garapen global eta jasangarriaren eta mendi-eremuetako bizi-kalitatea hobetzearen alde egiten du lan.

Topaketaren programaren baitan, hainbat bisita tekniko egin ziren. Bisita horietan, Euskadiko larre menditarren kudeaketaren adibide batzuk ezagutzeaz gain, Ruraltxa proiektua, horren erronka nagusiak, helburuak eta emandako lehen urratsak aurkeztu ziren.