24.03.2023
Hilabete hauetan zehar, RURALtXA!-n parte hartzen duten Mendi Komunitateekin hasierako bilerak egin dira. UDCko eta USCko teknikariak 50 ordezkarirekin baino gehiagorekin bildu dira proiektua aurkezteko.
Bilera horien artean, joan den martxoaren 24an proiektua aurkeztu zitzaien Casa do Concello de Abadín delakoan Serra do Xistraleko Esku Komuneko Auzo Mendien Komunitateetako (CMVMC) 20 ordezkariri, lehenago LIFE in Common Land proiektuan parte hartu zutenei. Topaketak balio izan zuen erkideek beren kezka nagusiak eta Serra do Xistralek pairatzen dituen arazoei buruzko ikuspegia helarazteko; arazo horien inguruan jarduten saiatuko da RURALtXA! proiektua, abeltzainen bizi-kalitatea hobetzeko (horien jardueraren mende baitago txilardi heze eta zohikaztegietako habitaten kontserbazioa).