RURALtXA! proiektuak garoa hausteko alperra erabili du Altzanian

30.06.2023

Garoa oso azkar hazten den landarea da. Larreak pixkanaka estaltzen ditu eta, hala, alturako belardi eta larreetako bazka-ezaugarriak murrizten ditu. Ondoz ondoko mozketei gogor eusten dien landarea ere bada, eta izaera inbaditzailea du. Espazioak irekita mantentzeko, RURALtXA! proiektuaren baitan, ekainaren amaieran lanabes bat erabili da (garoa hausteko alperra, hain zuzen) Altzaniako hainbat gunetan (Aizkorri-Aratz).

Tresna hori Europako herrialdeetako haranetan asko erabiltzen da; duela gutxi Euskadiko zonalde menditarretan probatu da eta emaitza onak eman ditu. Alperrak hobetu egiten du garoaren mozketa tradizionalaren kontrola; zanpatu eta hautsi egiten du bere pisuari eta hausteko barrei esker. Horrela, garoaren zurtoinak tolestu egiten dira moztu beharrean, landareak bere errizomen erreserbak kontsumi ditzan, haustura konponduz kimu berriak sortu beharrean; horrela, ahultzea lortzen da.

Nahiz eta garoa ezin den kontrolatu noizean behingo jarduketekin (etengabeko ahalegina beharrezkoa baita), uste da alperrarekin egindako tratamendua bi mozketarekin parekatzen dela; eta, beraz, erosoagoa, azkarragoa eta merkeagoa da.