Habitaten analisia eta lotutako jarduerakPenintsularen iparraldean dauden mendiko eremuak identifikatzeko informazioa jasotzen da. Eremu horiek balio natural handiko sistemak eta Europar Batasunaren intereseko habitatak izateaz gain, nekazaritzako eta abeltzaintzako praktika tradizionalei lotuta egon behar dute.Galizia eta Euskadiko eremupilotuetan lan egiten da, eta Europar Batasunaren intereseko habitatak identifikatu, kartografiatu eta horien kontserbazioegoera ebaluatzen da. Aldez aurretik, adierazlesorta bat egiten da, habitat bakoitzaren (edo habitattaldeen) kontserbazioegoera zehazteko. Horrez gain, jarduera tradizionalak karakterizatzen dira, bertan egiten den erabileraren komertzializazioprozesuan eta jarduera edo produktuen dibertsifikazioaren baldintzatzaileen, beharren eta potentzialtasunaren ikuspegi osoa lortzeko.
Erabilera planaren ezarpenaPilotu eremuetan identifikatutako eta Europar Batasuneko Intereseko Habitatak kontserbatzeko Erabilera Planak egiten dira. Plana lurren jabeei erakusten zaie; oro har, Mendikomunitateak eta Partzoneriak dira. Atxikitu daitezen lortu nahi da; izan ere, abeltzainek lansarearen parte izan behar dute lur horiek erabili ahal izateko eta ekonomia sustatzeko tresnen sistemaintegratuari etekina ateratzeko. Lur zaintzailetza erabiltzen da abeltzainak erabilera planera atxikitzeko interesekoformula gisa.
Habitatak leheneratzea eta jarraipena egiteaJarduketaeremuak definitu dira eta kontserbazioegoera txarrean dauden eremuetan leheneratze ekologikoa egiteko eta habitatak hobetzeko planifikazioa definitzen da lurretako jabe eta kudeatzaileekin. Habitatetan egindako ekintzen ondorioak jarraitzeko sateliteko eta RPASeko irudiak aztertzen dira eta laginketak egiten dira lurretan. Jarduketen barne hainbat praktika daude:Sasiak kendu eta erretzen dira txilardiak eta larrehabitatak hobetzeko.Txilardi eta zohikaztegietan dauden zuhaiztiak kentzen dira, lurzoruan ahalik eta inpaktu txikiena duten lanen bidez (Galizian).Txilardi hezeak, zohikaztegiak eta larrehabitatak hobetu egiten dira abeltzaintzaren bidez (hesiak aldatzen dira, langa kanadarrak, edontziak, ganaduzama egokitzeko gatzontziak), eta habitaten gaineko inpaktua zuzentzeko azpiegiturak hobetzen dira.GPS lepokoen testak hesi birtualekin, hala behar duten tokietan ganaduzama bermatzeko, eta urrutiko kontrola egin ahal izateko (Euskadin).
Onuren analisiaAbeltzaintza estentsibo jasangarriak ematen dituen onurak identifikatzen dira eta horien balioa azpimarratzen da, habitaten kontserbazioegoera egokia kudeatu ahal izateko. Alde batetik, ongi kontserbatutako eta behar bezala kudeatzen diren habitatetako zerbitzu ekosistemikoak aztertzen dira, hala nola biodibertsitatea, polinizazioa, eztiaren ekoizpena edo ekoturismoa. Bestalde, bizi-zikloaren iraunkortasuna (LCSA) aztertu egiten da jarduera horien balioa azpimarratzeko eszenatoki intentsiboagoetan, eta karbonoaztarnaren estimazioa ere egiten da.
Bioekonomia sustatzea eta lansareaHorren barne, bioekonomia sustatzeko tresnen sistema bateratua diseinatu eta abian jartzen da. Abeltzaintzari esker, habitaten kontserbazioa sozioekonomikoki emankorra eta jasangarria izan daitekeen ekoizpenjarduera bihurtzean datza.Sistema horren barne lansarea eta tresnasortak daude, eta sarea osatzen dutek ekoizle/jabeek horiek erabiltzeko aukera izango dute.Aurreikusitako tresnei esker bioekonomiaren baliokatea hobetzen da, produktuen balioa areagotzen da, eta ekoizpenak eta jarduerak komertzializatu eta dibertsifikatzen dira. Horri esker, ekoturismoa SAVNko abeltzaintzajardueraren jarduera osagarri bihurtzen da eta enplegu berdea sortzen da. Tresnak hautemandako beharren arabera zehaztuko dira, eta abeltzainak gero eta prestatuago egotea ahalbidetuko dute, era horretan, habitatak kontserbatzeko lanari etekina atera ahal izateko. Tresnak funtzio hauetarako erabiliko dira: produktuen balioa zigiluen bidez hobetzea, etiketatzea, marketina, salmenta hobetzeko salmentabide laburrak, km0-ko tokiko produktuen establezimenduensarea, prestatzeko eta aholkularitza emateko tresnak, eta, azkenik, dibertsifikatzeko eta ekoturismorako tresnak.
Komunikazioa eta transferentziaProiektua ezagutarazteko ekintza, bai proiektuaren eremu geografikoan bertan, bai antzeko ezaugarriak eta arazoak dituzten beste eremu batzuetan. Landa-eremuetan abeltzaintza-jarduera iraunkorrak estentsiboki duen garrantziaz sentsibilizatu nahi da, populazioari eusteko eta eremu horietako bioekonomia bultzatzeko, bai eta penintsulako iparraldeko mendialdeetan Natura Balio Handiko Sistemak eta Batasunaren Intereseko Habitatak kontserbatzeko jarduera tradizionalei eusteko beharraz ere.