Helburuak

Helburu nagusia

Landa-ingurunearen bioekonomia garatzeko motorra den heinean, gure helburu nagusia da habitaten kontserbazioari lotutako mendiko jarduera tradizionalak sustatzea.

Helburu espezifikoak

  1. Europar Batasunaren intereseko habitatean jarduera modu jasangarrian egin nahi duten ustiategien bideragarritasuna eta ekoizleen lehiakortasuna hobetzea.

  2. Habitatak eta paisaiak mantentzeko abeltzaintzako funtsezko jardueren balioa handitzea, bai eta horietatik eratorritako produktuena ere.

  3. Biodibertsitatean eta jarduera tradizionaletan oinarritutako ekoturismoa garatzeko tokiko/eskualdeko gaitasunak hobetzea.

  4. Jabeek/ekoizleek konpromisoa izatea Europar Batasunaren intereseko habitatak kontserbazioegoera onean mantentzeko kudeaketa jasangarria egiteko.

  5. Abeltzaintza estentsibo jasangarria eta arraza gogorrak dituen abeltzaintza sustatzea, eta ekoizpenjarduera horiek habitaten kontserbazioarekin bateratu ahal izatea.

  6. Mendiko larratze estentsiboa sustatzea jarduera tradizional gisa, bai eta naturan oinarritutako soluzio gisa; izan ere, habitatak kontserbatu, larreak hobetu eta suteen arriskua murriztu dezake (eta klima-aldaketa arindu).

  7. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketari lotutako Europar Batasunaren intereseko habitaten kontserbazioegoera hobetzea.

  8. Naturan eta klima aldaketaren efektuak arintzen dituen abeltzaintzaren erabilera moldagarrian oinarritutako soluzioen bidez, habitaten erresilientzia areagotzea, bai eta horien zerbitzu ekosistemikoen hornikuntzagaitasuna ere.

  9. Europar Batasunaren intereseko habitaten kontserbazioari lotutako jarduera tradizionalen garrantziaren berri ematea, bai eta sistema horietan sortzen diren zerbitzu ekosistemen berri ere.