Euskadiko Nekazaritza Aholkularitzako zentroak RURALtXA!-ko naturguneetako azterketa sozioekonomikoak egiten laguntzen dute

23.10.2023

Euskadiko RURALtXA!-ko 5 naturguneetako mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintzako ustiategiei buruzko datuetatik abiatuta, 2020ko nekazaritza-erroldatik eta PAC-urtea 2022 aplikaziotik aterata, HAZIk gune horien Txosten Sozioekonomikoa egiteko oinarri estatistikoak ezarri ditu.

Informazio hori errealitate sozialarekin eta abeltzainen beharrekin osatzeko, Nekazaritza Aholkularitzako 4 zentroek (Abere, Lorra, Abelur eta Lurgintza) 63 elkarrizketa egin dituzte guztira, mendiko larreen erabiltzaileen profil anitza eta adierazgarria bilatuz. KBE partikular bakoitzerako egindako azterlanetik abiatuta, “Euskadiko eremu babestuetako mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintzako ustiategien sozioekonomiari” buruzko dokumentu bakarra idazten ari gara. Esparru horretan, eztabaida-bilera bat deitu da urriaren 4rako, abeltzaintza estentsiboko 8 adituren ekarpenak izateaz gain, horiek ere helburu berarekin elkarrizketatu dira.